Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Hizki Mizki
Ikastaroan esan bezala bloga egitea eta hobetzea da helburua. Bertan interesgarriak iruditzen zaizkidan berriak jarriko ditut.

22/03/2008 GMT 1

Ruta del Quijote

narri @ 16:38

Bideo egoki bat bilatu aurretik, argazkiekin hasi nintzen. Bidai bateko argazkiak aukeratu nituen bideo antzeko bat egiteko.

Bideoa

narri @ 13:59

Ikastunitate honetan bideo baten moldaketa egitea tokatu zaigu. Noizbait lagunen batek bidalitako bat moldatzea bururatu zait.

Ea zer deritzozuen!!

Ironman kirol froga

narri @ 12:53

Oraingo ikastunitatean bideo bat igotzea da helburua. Lan hau burutu aurretik nire eskuetara heldu den bideo bat igotzen saiatuko naiz.

Australian egin zen Ironman  frogaren bideoa jarriko dut ikusgai.

Bertan 60 urteko gizon baten eta garun paralisia duen bere semearen istorioa  azaltzen da. Aitak semeari zin egin zion froga horretan parte hartuko zuela berarekin.

Froga hiru zatitan banatzen da:

1.- 4 kilometro itsasoan igerian.

2.- 180 kilometro bizikletaz.

3.- 42,5 kilometro korrika.

Miresgarria benetan!!!!

25/02/2008 GMT 1

Miren eta Sorginak

narri @ 20:33

Moldaketak egin eta kondaira txukundu ondoren sortutako grabazioa daukazue entzungai.

10/02/2008 GMT 1

Scribd froga

narri @ 17:39

Denbora luzean frogak eta saiakera ezberdinak egin ondoren lortu dudala uste dut.

Arlo ezberdinetan haurrekin egin daitezkeen joko eta estimulazio jarduerak jarri ditut frogarako.

Slideshare froga

narri @ 15:28

Abiadura handiko trenak egingo dituen sarraskiak dituzue ikusgai.

07/02/2008 GMT 1

Covadongako lakuak

narri @ 20:48

Asturias aldean ibili ginen aurreko neguan, besteak beste Covadongako Lakuak ikusi genituen. Ikusgarriak benetan. Igoeran lehenengoz aurkitzen duguna Enol lakua da 1070 metrotara , ondoren La Ercina 1108 metroetara.

Lakuetara errepidez iritsi daiteke, bertatik hainbat ibilbide egin daitezke, oso arrazak direlarik. Alde batetik "Senda de los Lagos de Covadonga" eta bestetik "Ruta al mirador del Rey".

Pare bat argazki sartu ditut, bertan geundenean ateratakoak, ez naiz argazkilari adituta, baina honelako parajetan edozeinek atera ditzake argazki ederrak.

Animatu hura bisitatzera!!!img_8606.jpgimg_8614.jpg

03/02/2008 GMT 1

Gorputz heziketa saioen murrizketa

narri @ 19:19

  Blog ezberdinak miatzen ibili ondoren, Soin Heziketaren  Aldeko Taldearekin egin dut topo. Bertan azaltzen diren informazio ezberdinen artean, honako berri hau argitaratzea erabaki dut:

GREBA DEIALDIA IRAKASLE GUZTIENTZAT!!!

1.- STEE-EILAS, ELA, LAB y UGT sindikatuok 24 ORDUKO greba 2008ko Otsailaren 11an  Euskal Erkidegoan konbokatzea erabaki dugu. Greba honetara  , E.A.E.ko ikastetxe Ez-Unibertsitarioetan Irakaskuntza Publika, Pribatua eta Ikastoletan lan egiten duten langileak deiturik daude.

 

2.- Hau dela eta STEE-EILAS, ELA, LAB y UGT sindikatuok, legitimaturik dauden erakunde sindikalak direla eta, idazki honen bidez, garaiz eta behar den moduan, 17/1997 Martxoaren 4-ko Errege Dekretuaren 3. eta 4. artikuluen arabera, adierazi nahi dizugu hartutako erabakia.

 

3.- Aipatutako egunetan , konbokatu dugun greba 0.00 ordutik 24.00 orduetara luzatuko da, eta dagokion lurraldean, Irakaskuntza Ez-Unibertsitarioko Publika, Pribatua eta Ikastola ikastetxeetan eragina izango du.

 

4.- Greba honen helburua Curriculum Berriaren ordutegiak Gorputz Heziketan sortuko duen ikasgai honen ordutegiaren mozketaren kontrako jarrera adieraztea da .

 

5.- Greba konbokatzen dugun sindikatuok, 17/1977 Errege Dekretuak agintzen duena betetzeko, greba hasi baino lehen, lurralde eta esparru bakoitzean, behar den publizitatea egingo dugu, zerbitzuaren erabiltzaileek ezagut dezaten.

 

6.- Gerta daitekeenerako, greba egiten den bitartean, Greba Batzordea honako kideek osatuko dute: ELA; STEE-EILAS, LAB eta UGT

OTSAILAREN 11an DENOK GREBARA!!! ETA GASTEIZERA!!!

29/01/2008 GMT 1

Sarrera

narri @ 21:22

Ikastaroaren helburuetako bat bloga egitea da, hona hemen nire lehen saiakera. Ondo badoa, interesgarriak zaizkidan berriak jarriko ditut. ea zerbait polita egiteko gai naizen.

Loreak

narri @ 21:16

Loreak

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!